Urteak dira hackeatze eta politikaren arteko nahasketak hainbat topaketa eta gune lokal sortu dituela Europako toki ezberdinetan, non norberak bere burua adierazi eta ideiak parteka ditzakeen (adibidez hackON, Noise^2, Backbone, "hackmeeting" italiar eta iberiarrak).
Uste dugu sekulakoa izango litzakeela hona komunitate-izpiritua eta esperientzia hauek maila altuago batera bultzatzen duen ikuspuntu kritikoa ekartzea, duela urte batzuk Pula-n (Kroazian) gertatu zen bezala.
Gure jarrera autogestionatu eta ez-instituzionala partekatzen duzuenoi proposatzen ari gatzaizue THK e-posta zerrendan sar zaitezten Europa mailako hackeatze eta politikaren inguruko topaketa bat antolatzeko asmoarekin, honela muga politiko edo linguistikoak alde batera utziz esperientzia eta ideiak partekatu ahal izateko.
trans.hackmeeting.org